miércoles, 9 de noviembre de 2016

IKT-ak HAUR HEZKUNTZAN.

Lehen eta behin bizi garen inguruari eta gizarteari erreparatu behar diogu, hau da,  gizarteari, gizarte aldakor eta aberats honi (gizarte digitala, materialista, globalizatua, irudi- komunikazio eta informazioren gizarteari). Gure inguru hurbilean, era askotako teknologiak aurki ditzakegu, eta beraz, horiei egokitu behar gara. 

Baina askok galdetuko dute zergatik diren teknologia horiek hain garrantzitsuak Haur Hezkuntzan, ba haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute,haien inguruan erraz aurki ditzaketen materialen ondorioz. Beraz, irakasleok erronka handia daukagu egoera honen aurrea.

Horren aurrean, aldatzeko garaia heldu zaigu, ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Hau guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak izan behar dira, eta horretarako irakasleok adi ibili behar gara teknologia berrien aurrean. 

Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin dezagun, bai irakaste baita ikasleek ere, eta horretarako, egoera esanguratsuak sortu eta bilatu behar ditugu. 

Haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute. 

Azkenik, esan beharra dago, pedagofia berriei ateak irekiz gero, IKT-k erabilera oso interesgarriak izan ditzake. Gainera, teknologia berriak motibazio sortzaile gisa erabil daitezke, 

Baina, nola aplikatu daitezke teknologia berriak Haur Hezkuntzan? Hona hemen eskola batean aurkitutako proposamen bat: Jakintzako ikasleak hiru urtera heltzean, ordenagailuaren aurrean hasten dira euren lehen urratsak ematen. Irakaslea, ohiko lanketari jarraituz, matematika, hizkuntza, plastika…bezalako ikasgaiak lantzen hasten da. Baina ikasleek, klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzungo dute. Bertan, marrazkiak, puzzleak, ipuinak,… lantzen dituzte haurrak, baina modu interaktiboan, partehartzaile zuzenak bilakatuz.
 
IKT-ak erabiltzen dituen aurreko eskola honetako irakaslearen esanetan, haurrak asko motibatzen dira modu horretan lan eginez, programek oso hizkuntza aberatsa erabiltzen dute, eta haurrak bertan azaltzen diren pertsonaiekin arduratsu aritzen dira jolasean, irudi eta soinu erakargarriez josita baitaude. Orokorrean oso gustura ibiltzen dira eta jakinmin handia erakusten dute. Bestalde, haurrak hain umetatik ordenagailuaren aurrean jartzeak zera dakar: ordenagailua ezagutzea, berarekin ohitzea, ordenagailuarekiko beldurra galtzea, eta, batez ere, ikasleen konpetentziak (IKT konpetentziak barne, noski) jorratzea.

Beraz, argi dago, Haur Hezkuntzan IKT-en erabilpena aberastasuna ematen dio hezkuntza mailari. Hezkuntzak ere, nahiz eta irakasleontzako erronka izan, aldaketak egin behar ditu inguruneari eta gaur egungo gizarteari moldatzeko.

Gehiago irakurri nahiez gero jo hona: klikatu hemen edo klikatu hemen




No hay comentarios:

Publicar un comentario